kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Osoko Bilkuraimagen

imagen_trasparente
imagen_trasparente

Osoko Bilkura Batzar Nagusien organo garrantzitsuena da eta Ganberako kide guztiak biltzen ditu.

Osoko bilkurak publikoak izango dira, Araudiak xedatutakoaren kasuetan eta prozeduaren arabera isilpekoak direla erabaki ezean.

Osoko Bilkuraren eskumenak

  • Foru Arau Proiektu eta Proposamenei buruz Batzordeek egiten dituzten Irizpenak behin betiko onestea.
  • Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeak Lurralde Historikoaren Aurrekontuen Foru Arau Proiektuari buruz egiten duen onesteko erabakia berrestea.  (152,3 artikulua).
  • Foru Aldundiaren Hitzarmenak berronestea Araudiaren 145. artikuluak finkatzen duen prozeduraren arabera.
  • Organo horretan aurkeztu diren Mozioak eztabaidatzea eta, bidezkoa bada, onestea.
  • Diputatu nagusia izendatzea.
  • Diputatu nagusiaren edo foru diputatuen Konfiantza-arazoa eta Zentsura Mozioa bideratzea.
  • Osoko Bilkuran erantzuteko galderak eta Interpelazioak bideratzea.
  • Foru Aldundiko Jakinarazpenak izapidetzea, bidezkoa bada (186. artikulua)
  • Zergaren gaineko Foru Araua Orokorraren 8 artiluluko Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuak baliozkotzea edo ndargabetzea (147. artikulua)
  • Lege proposamenak onartzea Eusko Legebiltzarrari bidaltzeko (146. artikulua)
  • Arabako Foru Aldundiak proposatutako eskumen-arazoak erabakitzea (202. artikulua eta hurrengoak)
  • Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den lege proiektu edo proposamen baten aurkako eskumen-arazoa planteatzea Ebazpen Batzordearen aurrean (190 artikulua eta hurrengoak)

Deialdiak

Lehendakariak, Mahaiarekin ados eta Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, Osoko Bilkuraren deialdia egingo du, bere ekimenez edo behintzat bi Batzarkide Taldek edo 15 prokuradorek eskatu diotelako (65.1 artikulua). Osoko Bilkura behar bezala osatu dela ulertuko da eskubidezko kide erdiak gehi bat baldin badaude (65. artikulua), eta bilerak bakarrak izango dira eta deialdiaren gai zerrenda osoa agortu arte iraungo du (67. artikulua).

Batzarren bilkura arrunten aldia irailean hasi eta uztailean amaituko da, bi hilabete horiek barne (70. artikulua)

Osoko Bilkuren Aretoan nola kokatu

Prokuradoreak Osoko Bilkuren aretoan eseriko dira Batzar Taldeen arabera taldekatuta (artículo 66).
Batzarkideen artean aulkiak banatzeko, Bozeramaileen Batzarrak erabakia hartuko du.
Osoko bilkuren aretoan badaude eserleku bereziak diputatu nagusiarentzat eta foru diputatuentzat.   Aulkien mapa

Ohiko bilkurak (70, 3 eta 4 artikulua)

Batzar Nagusiak urtean bitan bilduko dira aldez aurretik deialdia egiteko beharrik eduki gabe: maiatzaren eta arazoaren azken igandean. Maiatzean egingo den batzarretako bilera “Lur Jareetan” burutuko da, hau da, hiriburutik kanpo dagoen herriren batean. Batzarrek eurek erabakiko dute azaroko Ohiko Bilkuran non egingo duten maiatzekoa; horretarako, errotazio sistema erabiliko da Arabako Lurralde Historikoa osatzen duten Kuadrillen artean. Azaroso Ohiko Bilkura Vitoria-Gasteizen egingo da.

Ohiko bilkura horietan Arabako Foru Ohituraren Erabakiek eta Ordenantzek finkatutakoa (idatziz zein ahoz) burutuko da ekitaldiari, ospakizunari eta bilkuraren aurreko eta osteko protokoloei dagokienez.

XVI. mendetik Lurralde Jareetako Osoko Bilkurak egin diren herrien zerrenda

Beste Osoko Bilkura batzuk

Bilkuren alditik kanpo Batzar Nagusiek bilkura bereziak egin ditzakete Lehendakariak, Foru Aldundiak, Batzorde Iraunkorrak edo Batzarretako kideen herenek eskatuta (70,6. artikulua)

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Pribadutasun-politikea-