kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Presidentziaimagen

Funtzio orokorrak

(45. artikulua)

  • Biltzarren ordezkaritza du.
  • Mahaiaren ekintza antolatu eta koordinatuko du.
  • Parlamentuko lanak behar bezala burutzen direla ziurtatuko du.
  • Eztabaidak zuzendutako ditu eta horien ordena zainduko du, baina eskuordetzeak ere egin ditzake.
  • Batzar Nagusietako egoitzan eta haren esparru guztietan ordena dagoela zainduko du; horretarako, egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta ordena hori asaldatzen dituzten pertsonak epailearen esanetara jarri ere egin dezake (107. artikulua).

Eztabaiden inguruan dituen funtzioak

  • Eztabaidak zuzenduko ditu eta hitza emango die hala eskatzen duten prokuradoreei (74. artikulua)
  • Lehendakariak bilkura irekitzat joko du eta berehala gai-zerrendan sartutako gai bakoitza eztabaidatzen hasiko dira.
  • Hitza duen Prokuradoreari eten diezaioke denbora bukatu zaiola ohartarazteko, gaiari ekiteko edo ordenua mantentzeko eskatzeko, hitza kentzeko edo Batzarrei, batzarkide bati edo publikoan dagoen norbaiti ordenua mantentzeko eskatzeko (78. artikulua).
  • Hitza emango du zeharkako esanengatik (80. artikulua).
  • Ordena-arazoak erabakiko ditu (82. artikulua).
  • Eztabaidak amaitutzat joko ditu, Mesari entzun ondoren, gaiaren inguruan nahiko eztabaidatu dutela uste badu (87. artikulua).
  • Bozketen ostean, Osoko Bilkurak zein erabaki hartu dituen adieraziko du (92. artikulua).

Organoen deialdien inguruan dituen funtzioak

  • Mahaiaren deialdia egingo du, bere ekimenez edo behintzat Mahaiko hiru kidek eskatuta (42. artikulua).
  • Mahaia zuzenduko du.  (41.1 artikulua).
  • Bozeramaileen Batzarraren deialdia egingo du, bere ekimenez edo bi Batzarkide Taldek eskatuta (48. artikulua).
  • Batzar Nagusietako Osoko Bilkuraren deialdia egingo du eta bilkura hori zuzenduko du, Mahaiarekin ados eta Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren (65. artikulua).
  • Osoko Bilkuraren gai-zerrenda finkatuko du, Bozeramaileen Batzarrarekin bat etorriz (73.1 artikulua).
© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-