kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Erakundeari buruzko informazioa > Presidentearen agurra >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Presidentearen agurraimagen

Batzar Nagusiak arabarron parlamentu nagusia izan dira gure lurraldearen historian, eztabaida eta adierazpen politikorako foro nagusi. Erakunde honetan gauzatzen da gure herritarron iritzi politikoa eta hala izaten jarraitzea da legealdi honetarako dugun erronka.

Erronka handiak ditugu aurrean: Arabako eskualde guztien arteko oreka eta eskubide-berdintasuna, bai eta duela urte batzuetatik hona bizi dugun krisi ekonomikotik ateratzea.

Lanabes ederra dugu horretarako: adostasunak lortzeko hitza eta elkarrizketa. Lan horretan, Batzar Nagusi hauek gardentasunez eta hurbiltasunez jardun behar dute. Sinetsita nago hori dela dagoen modu bakarra arabarrek erakunde honi erakutsi dioten konfiantzari eusten jarraitzeko.

Web honen bidez jakin dezakezu zein den gure historia, nortzuk diren parlamentu honetan zuen ordezkari izateko hautatu dituzuen pertsonak, baina, batez ere, gure eguneroko jardueraren berri jaso dezakezu. Leiho honetatik agenda sar zaitezke, jorratzen ditugun gaiak ikus ditzakezu, eta, nahi baduzu, zuzenean jarraitu ditzakezu egiten ditugun batzordeak eta osoko bilkurak. 

Agur txiki hau Batzar Nagusietako lehen presidentea izan zen Patxi Ormazabal gogoratuz bukatu nahi dut. Duela 35 urte karguaz jabetu zenean, bere hitzaldia gaur egun ere gaurkotasun osoa duten hitz batzuekin amaitu zuen.

“Jakizue denok ezen alderdiaren ideologiaren gainetik, gure pentsamoldearen gainetik, herriarentzako zerbitzua dagoela, Arabako gure lurraldeentzako zerbitzua dagoela”.


Ongi etorri Arabako Batzar Nagusietara.

 

Pedro Elosegi

Presidentea

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Pribadutasun-politikea-