kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Erakundeari buruzko informazioa > Egoitza > Sarrera >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Aurkezpenaimagen

Batzar Nagusiek gaur egun hiru eraikinetan dute egoitza; hiru eraikin horiek elkarri lotuta daude. Eraikinak Arabako Foru Aldundiarenak dira baina Batzar Nagusiei laga dizkie.

Hasiera batean Aldundiaren beraren bulegoetan hasi bazuten ere, 1987. urtean beste instalazio berri batzuk inauguratu zituzten Prado kaleko 34. zenbakian; eraikinak Vicente Goikoetxea kalean du sarrera. 1868ko eraikin bat da, Martín de Saracíbar arkitektoak egindakoa. Urte horretan, alboko eraikin modernoago batean (eta XIX. mendeko eraikinarekin lotura du eraikin horrek) Batzarkide Taldeen bulegoak eta bilerak egiteko lekuak jarri zituzten.

1994an, zerbitzu gehiago eskaintzen zituztenez, Aldundiak inguru horretan beste eraikin bat laga zien, Prado kaleko 32. zenbakian. Bestea bezala, XIX. mendeko eraikin bat da, 1881. urtekoa alegia, arkitekto berberak egindakoa. Bi eraikin horiek ere elkarri lotuta daude eta erakin bakar bat osatzen dute.

Instalazio horietan zerbitzu guztiak burutzen dituzte, bai administrazio alorrekoak, bai parlamentu alorrekoak, Batzarretako Osoko Bilkurak izan ezik, Probintziako Etxe Jauregian dagoen Bilkuren Aretoan egiten baitituzte Osoko Bilkura horiek.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Pribadutasun-politikea-