kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Erakundeari buruzko informazioa > Funtzio orokorrak > Araugintza-ahalmena gauzatzen dute >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Araugintza-ahalmena gauzatzen duteimagen

Foru Arauak izena dute Batzar Nagusiek egiten dituzten xedapen orokorrek. Bereziki Euskadiko Autonomia Estatutuan eta “Lurralde Historikoen Legea” izenekoan finkatzen diren gaiak arautuko dituzte, betiere Arabak gai horietan eskumena baldin badu.
Honako alderdi hauek arautu behar dira Foru Arauen bidez:

  • Foru organoen antolaketa eta funtzionamendua.
  • Lurralde Historikoen aurrekontuak, haien kontu orokorrak eta finantza zein kreditu eragiketak.
  • Lurralde Historikoaren zerga-araubidea.
  • Obra eta Zerbitzuen Foru Plana.
  • Toki Erakundeetako zergak arautzea, haien finantza-babesa eta Lurralde Historikoko udalerrietako finantzaketaren araubide orokorra, Kontzertu Ekonomikoaren Legeak finkatzen duen moduan.
  • Probintziako zein udalerrietako ondasunen araubidea.
  • Lurralde osoan eragina duten sektore planak.
  • Lurralde Historikoaren antolaketa eta banaketa politiko-administratiboa.
  • Udal barrutien aldakuntza.

Halaber, Batzar Nagusien araugintza-ahalmenen barruan, ondokoak berrestea ere dagokie, betiere Foru Aldundiak proposatuta:

  • Lurralde Historikoak gain hartutako eskumenak .
  • Erakunde komunei eskumenak lagatzea.
  • Eusko Jaurlaritzarekin, Estatuarekin, gainerako Lurralde Historiko, Autonomia Erkidego edo Probintziekin egiten diren hitzarmenak.

Biltzar Nagusiek foru arau bat onetsi arte jarraitu beharreko tramiteak Arabako Batzar Nagusien Araudian erregulatuta daude. Araudiak ohiko araugintza-prozedura bat ezartzen du eta beste batzuk bereziak.

Ondokoek emango diote hasiera araugintza-prozesuari:

  • Arabako Foru Aldundiak.
  • Batzarkide talde bate, Bozeramalearen edo ordezkoen sinadura bakar batekin.
  • Prokuradore batek Ganberako beste hiru kideren sinadurarekin.
  • Herritarrek, baldin eta betetzen badira Arabako Batzar Nagusien aurrean araugintzarako ekimena arautzen duen Arabako Batzar Nagusien uztailaren 4ko 15/86 Foru Arauan ezartzen diren betekizunak.

Foru Aldundiak aurkeztutako ekimenak “Foru Arau Proiektua” izena baldin badu, Batzarkide Taldeek, Prokuradoreek edo herritarrek aurkeztutakoa “Foru Arau Proposamena” izango da.

Foru Arau Proposamenen hasierako tramitazioa beste bat da; ezen behin aurkeztuta, Foru Aldundira bidaltzen baitira eta Foru Aldundiak aintzat hartzearen aldeko edo aurkako irizpena emango du. Foru Aldundia Foru Arau Proposamenak izapidetzearen aurka egon daiteke, Foru Arau Proposamen horiek gastua handitzea (inolako kontrapartidarik gabe) edo aurrekontu-ekitaldiko diru-sarrerak gutxitzea ekartzen badute.  Tramite horiekin amaitu ondoren, Foru Araua Proposamena Biltzar Nagusietako Osoko Bilkurara bidaliko da Osoko Bilkurak aintzat har dezan. Aintzat hartzen badu, Foru Arau Proiektuetarako egindako araugintza-prozesu bera jarraituko du Foru Arau Proposamen horrek.

Ohiko araugintza-prozedurarekin batera, badira beste prozedura berezi batzuk. Ondorengoak dira:

  • Araugintzako ahalmen osoa batzordeei uztea.
  • Foru arau proiektuak eta proposizioak irakurketa bakarreko prozeduraz onestea.
  • Arabako Foru Aldundiaren eskumenak eta hitzarmenak eskuratzeko eta lagatzeko akordioak berresteko prozedura.
  • Eusko Legebiltzarraren aurrean legegintza-ekimen bat onesteko prozedura.
  • Premiazko prozedura.
  • Zerga Premiazko araugintzako foru dekretuak tramitatzea
© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Pribadutasun-politikea-