kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Erakundeari buruzko informazioa > Funtzio orokorrak > Lurralde Historikoaren aurrekontuak onesten dituzte >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Lurralde Historikoaren aurrekontuak onesten dituzteimagen

Arabako Lurralde Historikoko aurrekontuek balio dute zenbakitan jartzeko aurrekontu-ekitaldian Foru Aldundiak erdietsi nahi dituen helburuak. Aurrekontuetan Aldundiari zehazten dio zein den ekitaldian gastatu dezakeen zenbatekoaren gehienezko muga, bai eta zein kontzepturi aplikatu behar dizkion gastu horiek. Halaber, zergen bidez bilduko diren diru-sarrerak estimatzen dira.

Batzar Nagusiek foru arau baten bidez onesten dituzte aurrekontuak. Tramitatzeko ekimena Foru Aldundiari baino ez dagokio, eta onespena ohiko araugintza-prozeduraren arabera egiten da, Ganberako Araudiaren 150. eta 153. artikuluetan ezartzen diren berezitasunekin. Edonola ere, aurrekontuen foru arau proiektuak lehentasuna du tramitazioan Batzar Nagusietako gainerako lanen aldean.
 

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-