kontaktatu | informazio eskaera | GUNE PRIBATUA | loturak | gunearen mapa eu | es |
Hemen zaude: Hasiera > Informazio orokorra >

  • En directo
  • Mediateca
  • Histórico de vídeos
  • Expedientes
  • Relación con la ciudadanía
  • Transparencia

Irisgarritasunaimagen

Administrazio Publikoak herritar guztiek irisgarritasunerako (esparru fisikoan zein birtualean) eskubidea dutela bermatu behar du, arazo fisikoak, zentzumen arazoak edo arazo kognitiboak izanda ere.

Eremu birtualari dagokionez, kontuan izan behar dugu desgaitasunen bat duten erabiltzaileek askotan interes handiagoa dutela online zerbitzuak erabiltzeko, mugitzeko arazoak izan ditzaketelako eta agian zaila dutelako administrazioaren bulegoetara tramiteak egitera joatea.

Europar Batasunak, 2002ko martxoaren 25eko Kontseiluan hartutako erabakiaren bidez, Estatu kideak ondokora bultzatu zituen: kontuan izan dezaten eduki digitalek erabilerrazak izan behar dutela. Eta gomendio horri jarraituz, uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoak, Administrazio Publikoei ondokoa agindu zien: beharrezko neurriak hartu behar dituztela euren web orrietan dituzten edukiak desgaitasuna duten pertsonentzat eta adineko pertsonentzat erabilerrazak izan ditzaten, orokorrean onartutako edukiaren erabilerraztasun irizpideekin bat etorriz, 2005eko abenduaren 31 baino lehen. Helburu horrekin bat eta Erakunde Publiko garenez, dauden arau eta ildoei heldu nahi diegu eta W3C (World Wide Web Consortium) kontsortzioko WAI (Web Accessibility Initiative) ildoetatik, behintzat lehenengo lehentasun maila betetzea proposatu diogu geure buruari.

Jarraibide horren arabera, euskadi.net orriaren diseinua aipatutako WAI erabilerraztasun irizpidea kontuan izanda egin dugu.

Horretarako, orriak XHTML eta CSS2 kodifikazio lengoaien bidez programatu eta maketatu dira; horri esker, errazago erabil ditzakete, bai desgaitasunik ez dutenek, bai desgaitasuna dutenek.  Halaber, lengoaia horien bidez nabigazioa argiagoa eta egonkorragoa da, orriak ikusteko erabiltzen den gailua edozein izanda ere.

Erabilerraztasuna hobetzeko hartu diren neurri garrantzitsuenen artean, ondokoak nabarmendu ditzakegu:

  • Irudiak. Testu motako beste bertsio batzuk daude.
  • Testuaren neurria.  Erabiltzen diren iturriak neurri erlatiboak dituzte; horrela bada, erabiltzaileak neurria kontrola dezake erabiltzen duen nabigatzailetik.
  • Diseinua, nabigazioa eta elkarreragina.  Web gune osoan nabigazio koherentea lortzen saiatu gara; hori dela-eta, orria guztietan egitura-eskema berberak erabili dira.  Gainera, lotura zuzenak daude orrien edukira sartzeko eta saiatu gara gunearekiko elkarreraginerako Javascript ez erabiltzen.  Halaber, informazioa aurkezpen grafikotik banatu dugu; horrela bada, nahi duenak edukietatik nabiga dezake abiadura azkarragoan, nabigatzailean estilo-orriak deskargatu gabe.

Beste eduki batzuk egokitzen jarraitzen dugu azkenean guztiontzat erabilerraza izan daitezen; horretarako etengabe hobetzen dugu jjggalava.es orrian eskaintzen diren informazioen eta zerbitzuen erabilerraztasuna.

© Arabako Batzar Nagusiak 2010 Vicente Goicoechea kalea, 2 01008 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 125 100
Irisgarritasuna- Legezko abisua- Datuen babesa-